XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LATI-ITZEN JOSKERA

Syntaxis esateko joskera esan digute, ta oraingoz ar zagun, egoki esana ez ba'da ere. Syntaxis orrek iru atal ditu: 1) itzen tokia; 2) itzen aidegoa; 3) itzen elkarpidea.

ITZEN TOKIA 1. Izketa jatorrean, itzen tokia edo elkar-urrena galde erantzuneri dagokie.

Edozein esankizun (proposición) erantzuna antzo jo dezakegu, ta bertan itzak galderari dagozkion toki berean, urrenez urren ezarri bear ditugu.

Ortaz, itz-tokiaren oiñarria galdekizuna da.

2. ARAU NAGUSIA: Galdekizuna (lo inquirido) adi-itza bera ba'ledi, bera da aurren-tokian; osterantzeko galdekizunak adi-itzaren aurretik ipiñi bear ditugu.

3. Ba-da ala ez?=Estne an non?